Eragiketaren izandapena: |
Alokairu-merkatuaren Estatistika (AME) |
---|---|
Eragiketa-kodea: |
122417 (Euskal Estatistika-Plana) |
Erakunde arduraduna: |
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila |
Maiztasuna: |
Urtekoa eta sei hileroko aurrerapenak |
Eragiketa-mota: |
Zentsua |
Metodologia datuen jatorriaren arabera: |
Administrazio izaerako informazio-iturriak bakarrik erabiltzen ditu, etxebizitzetan informaziorik zuzenean jaso gabe |
Herburu orokorrak honako hauek dira:
Populazio-eremua: alokairu libreko higiezinen kontratuekin (etxebizitzak eta merkataritza-lokalak) lotutako fidantzak dira estatistika honen populazio-eremua, bereziki etxebizitza kolektiboei dagozkien ohiko etxebizitzen kontratuak aztertuta. Hau da, etxebizitza bat baino gehiagoko atarietako ohiko etxebizitzen merkatuko prezioetan.
Geografia-eremua: Eragiketaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta ahalik eta gehien bereizten dira emaitzak udalerri mailan (5.000 biztanletik gora) eta, hiriburuei dagokienez, auzo mailan.
Denbora-eremua: Estatistikaren denbora-erreferentziari dagokionez, alokairu-kontratuaren hasiera-data hartuko da kontuan; data horretatik abiatuta, dagozkion hiruhilekoa eta urtea lotzen dira.
Informatzeko unitatea: Eusko Jaurlaritzako Fidantzen eta Kontratuen Erregistroan gordailututako alokairu-fidantzak, ohiko etxebizitzen, denboraldiko etxebizitzen eta merkataritza-lokalen kontratuekin lotutakoak.
Alokairu-merkatuaren estatistika-eragiketak (id: 1549)
Sei hilerokoa
Eskaera bidez:
Azken aldaketako data: