|
|
|
Euskal Etxebizitzaren Behatokia, Hiritar Parte-hartzearen Ebaluazio lan taldeko liderra da
|
|
Higiezinen merkatua Euskal Autonomia Erkidegoan 2015: laburpena
|
Demokrazia parte-hartzailearen Nazioarteko Behatokia (DPNB) 600 hiri baino gehiagoz, erakundeez eta ikerketa zentroez osaturiko sarea da, non demokrazia parte-hartzaileari buruzko esperientziak elkar trukatzen baitira. DPNB-k hainbat lan talde antolatu ditu hiritarrek politika publikoetan parte har dezatela sustatzeko eta partaidetza horri buruz gogoeta egiteko. Hauetariko lan talde batek Hiritarren Parte-hartzearen Ebaluazioa du ardatz. Etxebizitzaren Euskal Behatokia, bere esperientzia dela eta, taldea hau dinamizatzeaz arduratuko da. Esperientzia interesgarri honi buruzko nondik norakoei buruz berri emango dugu.
|
|
2015. ekitaldiak baieztatzen du EAEko ekonomiak bizitako susperraldia, azken urteotan jasandako atzerapenaren ostean. BPGa %2,8 igo da, 2014.urteko euskal ekonomiaren hazkunde tasa bikoiztuz; enplegua, aldiz, produkzioa baino erritmo apalagoan handituz doa (+%1,4). EEB -ren txostenak higiezinen merkatuaren adierazle nagusien ikuspegi zabala eskaintzen du.
|
|
|
[ Informazio gehiago ]
|
|
|
|
|
Etxebizitza hutsak mugiarazteko udal politiken esperientziak
|
|
GIS sistemaren eguneratzea: etxebizitzari buruzko datuen ikusarazte geografikoa
|
EEB-ren txosten berriak etxebizitza hutsen eredu eta programen analisi konparatzailea aurkezten du, tokiko politiken zein udal politiken ikuspegitik (Bilbo, Balmaseda, Ugao, Leioa). Baita, nazioarte-mailako (Erresuma Batua, Frantzia) eta estatu-mailako (Katalunia) analisia hartzen du barnean ere, interes berezia duten etxebizitza hutsen mobilizazio programen adibideak emanez.
|
|
Urrian, GIS sistemaren analisi estatistikoaren datuak eguneratu dira. Hiru hilean behin, iturriak kontsultatzen dira (EIN eta Eustat-en web orriak) eta, dagokion kasuetan, informazioa eguneratzen da. Departamentuaren datuei dagokienez, beti hilabeteko lehen egun balioduneko datuak hartzen dira kontutan.
|
[ Informazio gehiago ]
|
|
[ Informazio gehiago ]
|
|
|
|
Etxebizitzaren Behatokien III. Foroa |
"Etxebizitzaren Behatokien III. Foroa" antolatu du Etxebizitzaren Euskal Behatokiak azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna jauregian. Saioaren helburua, autonomia-erkidegoek nahiz profesional eta akademikoek eskura dituzten organismoen egoera eta esperientziak ezagutzea da, etxebizitzaren arloan informazioaren transferentzia eta informazioa eskuratzea eta ezagutzea errazteko. Etxebizitza-politika konparatzailean adituak ez ezik, erkidego zein nazio mailako hainbat Etxebizitzaren Behatoki ere izango dira jardunaldian; bakoitzak jardunbide egokiak azalduko ditu, eta, beren beregi, lankidetza-dinamikak zein etorkizun hurbilerako elkarlana garatzeko bideak aurkeztuko dituzte.
|
|
|
|