Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Informazio orokorra

Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkestaren definizioak (EBEI)

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Pertsona baten edo gehiagoren ohiko bizileku gisa (erroldatuta egon edo ez) urte osoan edo urteko zatirik handienean erabiltzen direnak (urtean 6 hilabete baino gehiago).

Etxebizitza aldatzeko, lehenengo etxebizitza eskuratzeko edo etxebizitza birgaitzeko beharra duten familien kopurua adierazten du. Hiru kategoria bereizten dira:

  • Etxebizitza aldatzeko beharra: nor bere etxebizitzarekin gustura ez egoteagatik sortutako beharra, etxebizitza aldatzeko nahia eragiten duena.
  • Nork bere etxebizitza nagusia birgaitzeko beharra: familiei etxebizitza birgaitzea iruditzen zaie aukerarik egokiena, etxebizitzarekin gustura ez egotea eragiten duten kausak konpontzeko. Birgaitzeko beharra eraikinaren elementu komunekin egon daiteke lotuta, edo bestela, etxebizitzaren beraren elementu pribatiboekin, eta birgaitze-lanak 3.000 eurotik gorakoa izan behar du, betiere.
  • Lehenengo etxebizitza eskuratzeko banakako beharra: familiarekin batera bizi diren kideen beharra (seme-alaben beharra, gehienbat); talde horretan 18 urtetik 44 urtera bitarteko kideak sartzen dira, familia-unitatetik edo tutoreengandik independizatu eta beren familia osatu nahi dutenak. Behar hori dagoela esateko, ezinbestekoa da interesdunek errenta edo diru-sarrera propioak izatea.

Etxebizitza aldatzeko, lehenengo etxebizitza eskuratzeko edo etxebizitza birgaitzeko beharra izanik, behar horri epe jakin batean aurre egiteko aukera izango dutela uste duten familien edo pertsonen kopurua da. Azterlanean, urtebeterako eskaera, 2 urterako eskaera eta 4 urterako eskaera sartu dira.

  • 4 urterako eskaera: behar bakoitzari (aldatzea, birgaitzea eta eskuratzea) epe horretan aurre egitea segurutzat edo nahiko segurutzat jotzen dutenen %.
  • 2 urterako eskaera: behar bakoitzari (aldatzea, birgaitzea eta eskuratzea) epe horretan aurre egitea segurutzat edo nahiko segurutzat jotzen dutenen %.
  • Urtebeterako eskaera: behar bakoitzari (aldatzea, birgaitzea eta eskuratzea) hurrengo bi urteetan aurre egitea segurutzat edo nahiko segurutzat jo eta etxe bila ari direnen edo birgaitzeko obren aurrekontuak eskatu dituztenen %.

Azken aldaketako data:

  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana