Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Administrazioa
  6.  
  7. Herritarren parte-hartzea

Herritarrek etxebizitza-politikak lantzen parte hartzeko prozesu berria Euskadin

2013-2016 Etxebizitza Plan Zuzentzaile berria alokairuaren eta hiri-birgaitze, -eraberritze eta -berroneratzearen aldeko apustu sendoa da, enplegua sortzera eta hiriaren balioa nabarmentzera bideratutako ekintzak behar dituen gizarte- eta ekonomia-testuinguru batean egin dena.

Orain, esku artean dugun helburuak lan-programa bati hasiera eman nahi dio, prozesu parte-hartzaile baten bidez; hain zuzen, krisialdi ekonomikoaren, eta finantziazioa eskuratzetik etorritako arazoen ondoren, hiri-birgaitze, -eraberritze eta -berroneratzearen eremuan Euskadin sortutako beharrak aztertzeko.

Prozesu horri hasiera ematen zaio, hain zuzen ere, Birgaitze Integratuko Eremuak eta Eremu Degradatuak birgaitzeko eta arautzeko laguntzen inguruan lantzen ari den araudi berrian dauden eragile birgaitzailerik garrantzitsuenen parte-hartze zuzenarekin; eta araudi horren lanketan ongi etorriak dira ekarpen eta hausnarketa guztiak. 

Hala eta guztiz ere, gure esperientziagatik, badakigu herritarren laguntzarekin eta parte hartzearekin baino ezin gaitezkeela heldu adostutako eta gizartearen benetako premietara egokitutako etxebizitza-politika izatera. Hori dela-eta, Etxebizitza Sailburuordetzak, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren bidez, 5 informazio-karpa jarriko ditu Euskadiko zenbait udalerritan, hiri-birgaitze, -eraberritze eta -berroneratzerako laguntzei buruz lantzen ari diren aldaketen berri emateko eta, batez ere, lehen eskutik ezagutzeko gai horren inguruan herritarrek dituzten kezkak eta interes premiazkoenak.

Gainera, http://etxebizitza.blog.euskadi.net  web orria gaitu da, zuzeneko parte hartze- eta entzute-gune bat emateko asmo soilarekin. Han, egoki iritzitako ekarpenak egin daitezke Etxebizitza Sailburuordetza lantzen ari den testuei buruz, eta gauza bera egin daiteke Jaurlaritzaren Irekia web-orriaren bidez: www.irekia.euskadi.eus . Hori dela-eta, abian jarri ditugun plataformetako edozeinetatik zuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu, jasotakoan aztertu eta baloratuko baititugu.

Honi erantsita daude lantzen ari garen hasierako zenbait dokumentu, baita testuinguruko beste batzuk ere, Euskadiko hiri-birgaitze, -eraberritze
eta -berroneratzearen eremua ezagutzeko lagungarri gisa.

Mila esker zuen laguntzagatik. Proiektuaren bilakaerari eta adostutako azken dokumentuei buruzko informazioa emango dugu, unean-unean.

Dokumentua (PDF, 628 KB) 2015/06/2016

Ondorioen lehenengo txostena (PDF, 431 KB) 2015/07/08

Kontsulta-prozesuaren emaitzak birgaitze-lanetarako laguntzetako pertsona onuradunak EAEn (PDF, 774 KB) 2015/07/15

Birgaitze-gaien inguruko partaidetza prozesua. Proiektu pilotua (PDF, 1 MB) 2015/07/16

Azken ondorioen txostena (PDF, 901 KB) 2015/07/31

Ondorioak eta ekarpenak

Azken aldaketako data: 2015/08/14
  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana