Etxebizitzen birgaitzea eta etxebizitza berrien sustapena arrazoizko prezioetan alokatzeko lankidetza publiko-pribatuaren azterketa

    Etxebizitza eskuratzea egiturazko arazo orokortua da Europa osoan, pandemiatik aurrera areagotu egin dena. Hainbat aldagairen ondorioz Espainia egoera horren aurrean bereziki kaltebera da eta ondorioak intentsitate handiagoz jasaten ditu, lurralde trinkoa delako eta eraikitako lurzoruaren prezioa altuegia delako. Espainiaren barruan, Euskadin egoera are konplexuagoa da, biztanleria-dentsitate handia eta lurzoru-eskasia direla eta.

    Lan honetan etxebizitza eskuratzeko arazoari heltzen zaio, eta hura baldintzatzen duten ezkutuko faktore sozioekonomikoak aztertzen dira. Bereziki, alokairu-merkatuak ez ditu gaur egun eskariaren beharrak asetzen, eta, aldi berean, higiezinen merkatuan jabetza eskuratzea ezinezkoa da hainbat kolektiborentzat.

    Etxebizitza eskuratzea herritar guztientzat bermatu beharreko eskubidea dela kontuan hartuta, ezinbestekoa da irtenbideak eskainiko dituzten formula berriak aztertzea, batez ere merkatu librera sarbiderik ez duten kolektiboentzat. Aukera posibleen artean, lankidetza publiko-pribatua nabarmentzekoa da, alokairu eskuragarriko etxebizitzen eskaintza handitzeko bide gisa.

     

    Txostena (PDF, 9 MB) (leiho berri batean irekitzen da) 2025/04/16