Etxebizitza Eskuragarriaren Europako Plana EBk bizi duen bizitegi-larrialdiaren aurrean.

    Etxebizitza duin eta eskuragarria lortzeko sarbidea eskaintzea izan da Europar Batasunak oro har azken urteetan izan duen erronka sozial eta ekonomiko nagusietako bat.

    Egoerahorren aurrean, Europako Batzordeak sendotu egin ditu azken urteetan etxebizitza-krisiaren gaineko azterketak, eta 2025en amaieran Etxebizitza Eskuragarriaren Europako Plana aurkeztu zuen, EBko etxebizitza-merkatuen tentsioaren kausei eta dinamikei buruzko diagnostiko tekniko zabalarekin batera.

    Hala, 2025eko abenduaren 16an aurkeztu zuen Europako Batzordeak Etxebizitza Eskuragarriaren Europako Plana eta mugarri historikoa izan da, Europar Batasunak modu koordinatuan esku hartuko duelako lehen aldiz etxebizitzaren arloan. Tradizionalki, eskumen nazionalen mende egon da arlo hori. Herritarren egonkortasuna eta duintasuna bermatu ahal izateko etxebizitza lehen mailako lehentasun sozial eta ekonomiko bihurtzeko EBk duen konpromisoaren erakuslea da plana.

    Europako etxebizitza-politikaren berrikuntza handi horren aurrean, Etxebizitza Eskuragarriaren Europako planaren edukiaren gaineko ikuspegi xehea eskaintzea da txosten honen helburua, bai eta Europako parlamentuak eta Kontseiluak etxebizitza-krisiaren gainean formulatutako orientazioak jasotzea ere. Eusko Jaurlaritzak Plan hori egiteko garaian egindako ekarpenak ere biltzen ditu.

    Txostena  (PDF, 819 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

     

    Azken aldaketako data: