Euskadiko tentsio eremuak
-
Bizitegi merkatuko tentsio eremuen izendapenerako diagnostikoa eta ekintza plana prestatzeko eredua 2024/02/26
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratutako txostenean tentsio eremu gisa agertzen diren udalerrietako Udalei laguntzeko gida bat izatea da txosten honen helburua, haien udalerrian bizitegi-merkatuko tentsio eremuak izendatzea eskatzeko prozedura hastea pentsatzen badute.
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak 2023aren amaieran aurkeztu zuen xehetasun-txostenaren analisi osagarri bat egin dugu txosten honetan. 2023ko txosten hark xehetasunez aztertzen zuen EAEko udalerrien egoera, tentsio eremuak zehazteko balio duten adierazleekin lotuta eta 2023ko abendura arte argitaratutako datu estatistikoekin, ahalik eta lurralde-banaketa handiena eginda (barrutien arabera).
- Euskadiko tentsio eremuei buruzko txostena (PDF, 5 MB) (2023ko abendua)
Tentsio eremuak mugatzeko balio duten adierazleei buruzko informazio eguneratua aurkezten du txosten honek, 2023ko abendura arte argitaratutako datuekin.
- EAEn etxebizitzari buruzko estatuko legearen 18. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko protokoloa, bizitegi merkatuko tentsio eremuak izendatzea arautzen duena (PDF, 1 MB)
Dokumentu honen helburua da jarraitu beharreko protokolo edo prozedura proposamena gauzatzea, EAEn Estatuko Etxebizitza Legearen 18. artikuluan aurreikusitakoa betetzeari begira, zeinak bizitegi merkatuko tentsio eremuen izendapena arautzen baitu. - Barrutien mugaketa eta auzoen eta atarien osaketaren xehetasuna (XLSX, 5 MB)
Honakoak ditu:-
Barrutien eta auzoen osaera
-
10.000 biztanletik gorako udalerrien banaketa auzoen eta barrutien arabera
-
10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako kale-zatien zerrenda, auzo eta barruti bakoitzeko.
-
10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako atari guztien zerrenda, auzo eta barruti bakoitzeko.
-
- 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako atari guztien zerrenda, dagokion barrutiko (XLSX, 333 KB)