Etxebizitza prezio eskuragarrian lortzeko dagoen sarbide-maila: EBko azterketa konparatiboa. 2023
Etxebizitzaren irisgarritasuna da, oro har, bizikidetza-unitateek etxebizitza egoki bat erosteko edo alokatzeko duten gaitasuna, beren gaitasun ekonomikoa agortu gabe, eguneroko bizitzan ditugun gainerako beharrezko gastuak ordaindu ahal izateko (elikadura, arropa, osasuna, etab.).
Eurostatek erabilitako kontzeptu tekniko hori nahiko kriptikoa da eta bereziki garrantzitsua da egungo testuinguruan, etxebizitzarako sarbidea baita EBko herrialde ia guztien agenda politikoko funtsezko gaietako bat.
Horregatik, garrantzitsua da arazo horren aurrean EBko estatuek duten egoeraren konparazioa aurkeztea, bai herrialde bakoitzeko biztanleria osoa kontuan hartuta, bai biztanleria-talderik zaurgarrienei dagokienez. Normalean, talde horiek alokairu-merkatura sartzen dira.
Azken aldaketako data: