Etxebide zerbitzuaren ebaluazioa. Eskatzaileei egindako inkesta 2017
2017an nabarmen hazi da Etxebiden etxebizitza babestua eskatzeko izena emana dutenen kopurua eta, beraz, aurreko urteetan izandako joera irauli egin da
2013an Etxebide arautzen duen Agindua indarrean sartu zenean, nabarmen murriztu zen etxebizitza-eskaera. 2013 eta 2014 bitartean, zehazki, izena emana zuten pertsonen kopurua % 36,8 murriztu zen.
2014tik 2016ra arte, pixkanaka baina etengabe beheraka jarraitu zuen Etxebiden izena emandakoen kopuruak. 2017an, ordea, eskatzaileen kopuruak igoera handia izan du (+% 17,9) eta 77.344 pertsona zeuden inskribatuta urtearen amaieran.
Txostena (PDF, 1009 KB) 2018/12/21