AME-Alokairuaren prezioaren bilakaera EAEko eremu funtzionaletan 2016-2018
Alokairu Merkatuaren Estatistikari buruzko bigarren emanaldi hau joan den urrian Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratutako “Alokairu Merkatuaren Estatistika–AME” txostenaren osagarri da, Euskal Autonomia Erkidegoko eremu funtzionalen arabera lurraldekako azterketan sakontzen baitu.
Alokairu libreko merkatuaren benetako egoerari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, eremu funtzional bakoitzean prezioek duten joeraren berri ematea eta, ondorio gisa, lurraldeen araberako alderaketa egitea da helburua.