Etxebiden alokatzeko eta erosteko etxebizitza babestua eskatu duten pertsonen eta familien egoera. 2026

    Etxebiden izena emanda duten pertsonen eta familien egoerari buruzko hiru txosten aurkezten dira. Lan horietarako, 2026eko hasierako hilabeteetan Etxebiden izena emanda zeuden eta babestutako etxebizitza eskatzen zuten pertsonei ikesta egin zaie. 

    Etxebiden alokatzeko etxebizitza babestua eskatzen duten pertsonen eta familien egoera.

    Guztira 5.807 erantzun jaso ditugu. Horri esker, analisi maila oso zehatza lortu dugu, eta lurralde historikoen araberako azterketa egiteaz gain, Euskadiko hiru hiriburuetako datuak eskaintzeko aukera ere izan dugu.

    Txostena alokairua  (PDF, 1019 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

    Etxebiden erosteko etxebizitza babestua eskatzen duten pertsonen eta familien egoera.

    Kasu honetan, guztira erosketa-erregimenean eskaria egiten duten pertsona eta familiengandik 2.417 erantzun jaso ditugu.

    Txostena erosketa  (PDF, 884 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

    Etxebiden alokatzeko eta erosteko etxebizitza babestua eskatu duten pertsonen eta familien egoeraren alderaketa.

    Txosten honetan aurreko inkestetako emaitzen arteko adierazle konparatibo nagusienak adierazten dira modu laburutuan. Txosten honen helburua bi kolektiboen alderaketa eskaintzea da. 

    Alderaketa-txostena  (PDF, 789 KB) (leiho berri batean irekitzen da)