Euskadin etxebizitza eskuratzeari buruzko txostena genero-ikuspegitik. 2025

    2025eko urtarrilaren 1ean, Euskadiko emakumeak 1.141.536 dira, Euskadin bizi direnen % 51,5. Urtebete lehenago baino 4.684 emakume gehiago daude, eta 2001ean baino 78.296 gehiago; horrek 2024aren aldean % 0,4ko hazkunde-tasa dagoela esan nahi du, eta % 7,3koa 2001aren aldean.

    Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostenaren edizio berri honek berriro ere agerian utzi du EAEko emakumeek gizonek baino zailtasun ekonomiko eta laboral handiagoak dituztela, eta horrek baldintzatu egiten dituela etxebizitza egokia eta eskuragarria lortzeko dituzten aukerak. Adierazle batzuek bilakaera ona izan dute azken urteotan, baina oraindik ere arrakalak daude, eta genero-ikuspegiari eutsi behar zaio etxebizitza-politika publikoen ardatz gisa.

    Txostena (PDF, 873 KB) (leiho berri batean irekitzen da)