Interes tasen igoerak Euskadin izandako inpaktu sozialaren gaineko txostena. 2023
Euriborra oso maila baxuan mantendu da duela 10 urte baino gehiagotik. 2016az geroztik tasa negatiboetan zegoen. Hori aurrekaririk gabeko gertaera da Europako azken lau hamarkadetako moneta-politikan.
Dena den, inflazio handia agertu zen sektore estrategikoetan, hala nola energiaren eta logistikaren sektoreetan, eta KPIak igoera handia izan zuen. Hala, Europan eta Espainian, urte arteko igoera-tasak % 10etik gorakoak izan dira. Horren aurrean, 2022aren hasieran, EBZk erabat aldatu zuen haren moneta-politika, eta interes-tasen igoera nabarmena aplikatu zuen hilabete gutxi batzuetan. 2023ko martxorako, Euriborra % 3,97tik gora zegoen.
Martxoan, Silicon Valley Bank (SVB) eta Credit Suisseren krisiaren ondoren, nahasmenduak sortu dira finantzetan, eta baliteke ez amaitu izana.